Austriako euro txanponak

Austriako euro txanponak aurkian Austriako Errepublikari dagozkion ikur eta irudi nazionalak dituzten euro txanponak dira. Austriako Münze Österreich txanpon-etxeak egiten ditu. 1999ko urtarrilaren 1etik daude zirkulazioan; alegia, Austriak euroa diru ofizialtzat hartu zuenean austriar txelinaren ordez. Diru-aldaketa egiteko Europako Banku Zentralak 13,7603 austriar txelinetan ezarri zuen euroaren kanbio-tasa.[1][2]

  1. Egunkaria. (1999ko urtarrilaren 2a). Aro berria hasi da Europan euroaren lehen egunarekin. (Noiz kontsultatua: 2019ko martxoaren 3a).
  2. (Ingelesez) Europako Banku Zentrala. Exchanging national cash: Austria. (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 2a).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search